Errege Bardeetako Natura Parkera

Audio gida, Ongi etorri Bardeetara




1. audioa. ONGIETORRIA. BARDEA ZURIKO BEGIRATOKIA.

Ongi etorri Errege Bardeetako Natura Parkera, Biosfera erreserba.

Bardea Zuriko begiratokian gaude, Bardeako balkoia ere deritzona. Aguilaresko gainan kokaturik, panoramika bikain honek ondoren ezagutuko dugun eta liluratuko zaituela espero dugun Natura Parkearen ikuspegi orokorra eskaintzen digu.

Lurzorua osatzen duen material geologikoa eta tokiko klima dira Bardeako paisai deigarriaren eragile nagusiak. Gogortasun ezberdinetako materialen alternantziak (kareharriak, hareharriak edo konglomeratuak) eta material bigunen ugaritasunak higadura bizkor eta bizia eragin dute inguru honetan. Emaitza Bardea Zuria izeneko sakonune handi hau da. Inguratzen duten erliebeek forma tabularra dute, hau da, mahai-itxura, eta ondoko hauek dira: El Plano izeneko goi-ordokia, gure ezkerraldean, iparrera begira eta 500 metrora itsasoaren mailatik gora; eta, gure eskuinaldean, hegora begira, mailakatutako zenbait lautada daude. Haien artean, Plana de la Negra izenekoa da adierazgarririk onena, 650 metrora itsasoaren mailatik gora.

Bardea Zuriko depresio handian (gure aurrean) hainbat muino edo mendixka ikus ditzakegu, hala nola El Rallón, La Ralla, Cortinas, Cortinillas edo Tres Hermanos. Formazio hauek hareharrien, buztinen eta lohien antolamendu etenari zor dizkiogu. Antolamendu honek zoruaren higadura bultzatzen du, eta muinoen goiko partean dauden gogortasun handiagoko materialei esker (batik bat, hareharria, kareharria edo konglomeratuak), buztinezko tontorrak mantendu egiten dira.

Bardea Zuria, 300 metrora itsasoaren mailatik gora, Bardeetako ingururik erosionatuena da, buztinak babesteko gai diren geruza gogor gutxi dagoelako. Bertan, benetako lur etzeak edo badland-ak eratzen dira.

Audio gida La Blanca begiratokia

Audioaren gida Ongi Etorri

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Ongi Etorri

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Ongi Etorri

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Ongi Etorri

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Ongi Etorri

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

2. audioa. BARDEEN JATORRIA

Bardeetako paisaia azken 20 milioi urteetan izandako historia geologikoaren isla da. Periodo honetan, bi fase nagusi identifika daitezke; lehenengoan, Tertziarioan jazotakoa, material kopuru izugarria metatu zen bertan; eta bigarrenean, Kuaternarioan, higadura oso handia izan zen.

Tertziarioan, duela 80 milioi urte, orogenesi alpetarra hasi zen, eta duela 10 bat milioi urte bukatu zen. Iberiar eta europar plaken arteko talkak Pirinioen formazioa eragin zuen (eguna oskarbi dagoenean, ostertzean ikus daitezke), eta baita Iberiar Sistemarena (atzealdean, Moncayo dugu erakusgarri gisa) eta Kataluniako Itsasertzeko Mendilerroarena ere. Hiru mendilerro hauek pixkanaka altxatuz joan ziren eta, azkenean, haien artean gelditu zen depresioa erabat bakandu zuten (gaur egungo Ebroko beheragunea). Ordutik aurrera, duela 35 bat milioi urte, itsasoarekiko lotura eten egin zen eta mendietatik zetozen uhar eta errekek ezin izan zuten Mediterraneorantz jarraitu, eta aintzira eta zingirak eratu zituzten arro osoan zehar.

Mendietan erosionatutako materiala arroaren erdialderaino arrastatzen zuten ur-laster haiek, eta han, beren pisuaren arabera eta uraren abiadura motelduz zihoan heinean, jalkiz zihoazen: legarrak konglomeratu bihurtu ziren; harea, hareharri; lohi eta buztina, lutita; uretan, prozesu kimiko ezberdinen bidez, kareharriak sortu ziren, eta nahikoa gazitasun egon zenean, igeltsuak eratu ziren.

Guztira, Errege Bardeetan metatutako sedimentuen geruzek 21 eta 15 milioi urteren arteko adina dute, eta 700 metroko lodiera.

Kuaternarioan, orain dela 9 edo 10 milioi urte, Kataluniako Itsasertzeko Mendilerroko higadurak arroa Mediterraneora irekitzea lortu zuen. Aldaketa honi esker, ordura arte aintziretan pilatutako ura itsasora irten ahal izan zen, eta gaur egungo ibai-sarea eratu zen (Ebro ibaia eta bere ibaiadar nagusiak). Gertakari honek higadura orokortuak bereizitako periodo bat ekarri zuen, eta orduan hasitako Mediterraneoranzko materialen garraioak gaur egun oraindik dirau.

Gaur egun, higadurak eragiten darrai, eta biziagoa da substratu buztintsu ahuletan. Mailarik iraunkorrenek (konglomeratuak, hareharriak eta kareharriak) azpian dituzten buztinak higaduratik babesten dituzte, eta horrela muinoak sortzen dira, esaterako Castildetierra, Pisquerra, El Rallón, Balcón de Pilatos, El Fraile, La Negra, eta abar. Interpretazio-panelean muino guzti hauek identifikatu ahal izango dituzu.

Zer dira 10 milioi urte Lurraren historian? Egiazki, instant bat baino ez. Lurraren historia egutegiko urte batekin alderatuko baldin bagenu, Bardeak abenduaren 30ean hasiko zitezkeen eratzen, goizeko 09:00etan. Eta Bardeetako lehen bizilagunak abenduaren 31ko azken-aurreko minutuan okupatuko zuketen lurraldea

historia geologikoa

Audioaren gida Bardeen Jatorria

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Bardeen Jatorria

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Bardeen Jatorria

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Bardeen Jatorria

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Bardeen Jatorria

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

3. audioa. TRES HERMANOS MUINOAK ETA KUARTEL MILITARRA

Tres Hermanos muinoen inguruan gaude, higadura diferentzialaren adibide ezin hobea. Tokian tokiko materialaren arabera, erliebea abiadura ezberdinetan higatu da, eta ondorioz, toki batzuetan mendixka edo lekuko muino itxurako elebazioak agertu dira, eta beste toki batzuetan, lurzoruaren zatirik handiena desagertu egin da. Hiru muinoen arteko gertutasunari esker, sedimentu-geruzek muino batetik bestera doitasunez jarraitzen dutela beha daiteke eta, irudimen gutxi batekin, mendi handiago bat irudika dezakegu; egun, Tres Hermanos (edo “hiru anaiak”) izenaz ezagutzen diren hiru muinoak baino ez dira geratzen.

Nabarmentzekoa da ezkerrean dagoen muinoa abeltzaintzarako duen garrantziagatik, eskorta bat baitu oinarrian. Noizean behin, sai arreak ikus daitezke inguru altuenetako hareharrietan pausaturik, artzainak abelburu hilen bat noiz lagako zain.

Hiru anaietatik bigarrena, erdian kokaturik, muino buztintsua da. Koroa gisa, txapel edo kapelu baten antza duen eta babesa ematen dion hareharrizko plaka bat du gainean. Apurka, denborak eta higadura-elementuek beren lana egingo dute eta muinoaren zabalera geroz eta gehiago urrituko dute, eta azkenean Bardeetako muinorik entzutetsuenaren itxura izango du: Castildetierra muinoarena, alegia.

“Anaia” honetan espezie zinegenetikoak berreskuratzeko landetxe bat dago. Bardeetako komunitatea eta Errege Bardeetako ehiztari eta arrantzarien elkartea ahalegin handiak egiten ari dira untxia bezalako espezieak berreskuratzeko; izan ere, Bardea Zurian gutxi diren arren, oso garrantzitsuak dira hainbat espezie haragijaleren harrapakin naturala direlako.

Azkenik, eskuinean dagoen “anaia”-ren gainean, kuartel militarreko instalazioak ikus ditzakegu. Bertatik, tiro eremua kontrolatzen da. 

Audio gida Tres Hermanos muinoak

Audioaren gida Tres Hermanos Muinoak

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Tres Hermanos Muinoak

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Tres Hermanos Muinoak

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Tres Hermanos Muinoak

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Tres Hermanos Muinoak

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

4. audioa. BUZTIN-LURRAK

Buztin-lurretan gaude, gazteleraz blanquizales deritzenak eta, ingelesez, badlands (“lur txarrak”). Siux tribuko lakota herri indiarrak topografia mota honi mako sica esan zioten, literalki lur txarrak. Lurzoru honi ilargi-paisaia ere esaten zaio, landaredi urriagatik eta harri bigunetan (hots, buztin, tuparri eta igeltsuetan) karkaba sakonen formazioan lagundu duen garbiketagatik.

Arretaz behatuz gero, buztin-lur guztietako geruzek antzeko antolamendu eta kolorea dutela ikus daiteke; guztiek, batek izan ezik. Geruza horretan, gorriagoak diren kuaternarioko koloreak tertziarioko material zuri eta zaharragoen azpian daude. Zergatik daude material zaharrenak oraingoenen gainean, alderantziz izan beharko balu? Higadura eta jalkitze periodo berriak egon direlako eta geruza garaietan egon beharko luketen materialak geruza baxuenetara garraiatu direlako, eta alderantziz. Fenomeno geomorfologiko honi “diskordantzia” deritzo.

Buztin-lurretan dagoen landaretza oso urria da substratuaren pobretasunagatik. Gehienbat, espartzuak eta Salsola generoko belarrak dira.

Lurra birsorkuntza egoeran dagoen tokietan, artemisa belarzuriak aurki ditzakegu, beste tokietan baino kopuru handiagoan dauden espartzu eta Salsola belarren alboan. Pasmo-belarrak ere ikusiko ditugu; belar hau orbaintzaile gisa erabili ohi izan da, baina oso toxikoa da irensten baldin bada.

Kontu handiz ibili beharko dugu Limonium izeneko Ebroko arroko endemismoa ez zapaltzeko. Belar iraunkorra da, eta udaberrian bere arrosa koloreko lore txikiengatik ikus daiteke. Neguan, hostoak baino ez dira gelditzen lurraren arrasean. 

Bardeetako estepa-hegaztiak oso zailak dira behatzen inguruan kamuflatzeko duten gaitasunagatik, baina belarriak zorroztuz gero, hegatxabalak, txoriandreak, atalarrak, basoilo txikiak, ganga azpibeltzak edo gangak entzun ahal izango ditugu, bakoitza bere kantu bereziarekin.

Buztin-lurrak

Audioaren gida Buztin-lurrak

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Buztin-lurrak

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Buztin-lurrak

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Buztin-lurrak

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Buztin-lurrak

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

5. audioa. ABELTZAINTZA BARDEAN

Nafarroako Errege Bardeak, duela hainbat mendetatik hona, abeltzaintza estentsibo garrantzitsu baten bazkaleku izan dira. 22 entitatek (“erakunde eskubidedunak” edo, gazteleraz, ente congozante izenekoak) lurrotan bazkatzeko eskubide partekatua izan dute, eta zenbait autorek Erdi Aroan 300.000 abelbururainoko presentzia nabarmendu dute.

Luperketa-eskubideei dagokien lehen dokumentua Antso Gartzez erregeak 882. urtean Erronkaribarko eskualdeari emandakoa da. Hartan, larratzeko eta eskorta eta bordak eraikitzeko eskubidea aintzatesten zien abeltzain errokariarrei.

Beranduago, Erronkaribarri Zaraitzu ibarra, Olibako monasterioa eta Nafarroako Erriberako 19 herri gehitu zitzaizkion. Artzaintza eta beste ustiapen batzuetarako lurrok erabiltzeko eskubide partekatudun erakunde bilakatu ziren.

Lehendabiziko Ordenantzek abeltzaintzak duda gabe beste erabilera guztien gainetik zuen garrantzia islatzen dute (hots, nekazaritzaren eta materialen erauzketaren gainetik, hala nola egurra, harria, karea, igeltsua, simaurra, etab.). Soilik XX. mendearen hasierara iritsita hasi zen abeltzaintzaren gainbehera, eta orduan nekazaritza lurralde berriak bereganatzen hasi zen, artzainek zerabiltzatenen kalterako.

Gaur egun, udazkenean Bardeetan bazkatzen duten abelburuen kopurua 100.000koa dela zenbatesten da, eta bereziki ardi-azienda da.

Antzina, abeltzaintza-urtea irailean hasten zen. Orduan, animali-taldeak, Pirinioetako mendateetatik, Urbasatik, Andimenditik eta beste larre batzuetatik transhumantzia eginez, Bardean sartzen ziren.

Aspalditik, udan bazka-debekualdia dago, eta sasoi honetan abereak bertan egotea galarazita dago.

Animali-taldeek Bardeetan topa dezaketen baliabide nagusia uztondoak dira, hau da, zereal-uztaren ondoren larreetan gelditzen diren abarrak.

Artzaintzan, 22 erakundeetako artzainek, zegokien zerga ordaindu ondoren, urmael, uraska, larre eta saroi berberak erabiltzen zituzten. Gaur egun, ingurune naturala zaintzeko eta baliabideak era egokian ustiatzeko, Bardea 87 Nekazaritza- eta Abelazkuntza-Barrutitan banandu da.

Bardeetako ardia rasa arrazakoa da, jatorriz Erronkari eta Zaraitzu ibarretakoak. Antzina gaitasun hirukoitzeko gisa katalogatua (haragia, esnea eta artilea), egun gehienbat haragitarako ustiatzen da: “ternasco” izenaz ezagutzen den bildots gaztea da, alegia.

Aspaldian, abeltzainentzat, artilea ezinbesteko diru-sarrera zen beren famili ekonomian. Gaur egun, jarduera honek diru-sarrera baino gastu gehiago dakartza, baina, hala ere, beharrezkoa da artaldea txukuntzeko eta animaliei beroa arintzeko. 

Audio gida Nekazaritza Abeltzaintza

Audioaren gida Abeltzaintza Bardean 

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Abeltzaintza Bardean 

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Abeltzaintza Bardean 

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Abeltzaintza Bardean 

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Abeltzaintza Bardean 

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

6. audioa. ABELBIDEAK ETA ZAPATA ESKORTA

Usadioz, abelbideak abereak toki batetik bestera eramateko erabili izan diren bideak dira. Espainian, jabari publikoko ondasuna dira eta 125.000 km-ko luzera izatera iritsi ziren, gutxi gora behera 425.000 hektareako hedadura; hots, estatuko lurren %1a.
Beren neurriaren arabera, handienetik txikienera, honako abelbide mota hauek daude: Errege Abelbideak (berrogei metro baino gehiagoko zabalera dutenak), zehar    bideak, iraganbideak eta bideadarrak. Guzti hauetan, atsedentokiak eta uraskak ere aurki daitezke. Abelbideetan ezagunena Erronkariarren Errege Abelbidea da, natura parkea iparretik hegora zeharkatzen duena, eta zenbait tokitan Bardeetan zehar egiten ari garen ibilaldiarekin bat datorrena.

Eskortak eta hesiak abelazkuntza transhumantearen eraikuntza tradizionalak dira. Zapata Eskorta horren adibide ona da. Eraikuntza hauek beti dute estalpean dagoen zati bat (gazteleraz, cubierto esaten zaio), eta normalean teilaturik gabeko beste zati erantsi bat (gazteleraz, serenado). Aitzitik, hesia xumeagoa da, eta soilik horma bat edo metal-sarea duen esparruan datza.

Historikoki, eskorta edo hesiaren jabeak berau erabiltzeko lehentasuna zuen, baina hutsik egonez gero, beste edozein abeltzainek erabil zezakeen. Baldintza bakarra aurretiaz jabeari jakinaraztea zen, eta honek ezin zuen ezetz esan.

Eraikuntzak eraikitzaileen jabetza dira, baina beti “prekarioan” (hau da, lurzorua beti da Bardeetako Komunitatearen jabetza). 

Abelbideak

Audioaren gida Abelbideak

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Abelbideak

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Abelbideak

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Abelbideak

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Abelbideak

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

7. audioa. ZAPATA URTEGIA

Eskortaren alboan, gune militarraren barruan, Zapata urtegia ikus dezakegu. Sarbide publikoa debekaturik dago. Noizean behin, zenbait lursail ureztatzeko ur-laguntza ematen du, eta hainbat sakanen bitartez Cinco Villasko ubidetik datorren ura jasotzen du.

Tenken populazio nahiko handia dago bertan, eta horregatik haztegi gisa ere erabiltzen da, El Ferial eta beste urmael batzuetako populazioak sendotzeko.

Zapata urtegiaren inguruan, gatz-lautadak aurki ditzakegu. Zuhaixka txiki eta mamitsuz osaturik daude, hala nola beira belarra, hosto zukutsuen mulua eta sahats ilun sastrakak. Urtegia ia osorik inguratzen duten milazkadiak, ihitzak eta lezkadiak ere daude, eta lekurik sakonenetan lezkak eta lezka hostozabalak edo ezpata-belarrak agertzen dira. 

Zapata urtegia

Audioaren gida Zapata Urtegia

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Zapata Urtegia

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Zapata Urtegia

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Zapata Urtegia

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Zapata Urtegia

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

8. audioa. ERRONKARIARREN ERREGE ABELBIDEA

Errege abelbideak sareko bide nagusitzat jotzen dira, eta kontaktuan jartzen dituzte mendietako udako bazkalekuak eta ibarretako eta bestelako lur behereetako negu-eremuak.

Une honetan, Erronkariarren Errege Abelbidean barrena ari gara mugitzen. 131 kilometro dituelarik, ekialdekoena da eta Erronkaribarko larre piriniarrak Bardeakoekin lotzen ditu. Abelbidearen ertzak “Cda” inskripzioa duten 40 zentimetroko altuerako hormigoizko zedarriz daude mugaturik. Binaka daude kokaturik, bata bestearen aurrean, abelbidearen albo bietan. Adi bagabiltza, Rincón de las Rallasera iritsi baino lehen, bidean zehar ikusi ahal izango ditugu.

Murillo el Frutotik Zaraitzura doan Errege Abelbidea, 95 kilometro dituelarik, Erronkariarren Errege Abelbidearekiko paraleloan doa iparraldetik hegoaldera.

Une honetan gauden tokia “La Cruceta” izenaz da ezaguna; izan ere, puntu honetan abelbide garrantzitsu bi gurutzatzen dira: Erronkariarren Errege Abelbidea eta 2. zeharbidea.

Hegoalderanzko transhumantzia –edo beheranzko transhumantzia– irailaren erdialdera hasten zen. Alderantzizko bidea, haranetarako igoera, maiatzaren bigarren hamabostalditik aurrera egiten zen. Artzainak era mailakatuan irteten ziren herrietatik, bideetan artaldeak nahas ez zitezen.

Antzina, artaldeak herri ezberdinak zeharkatzeagatik eta bertan jan, edan eta atseden hartzeagatik, xedatutako kuota bat ordaindu behar zuten artzainek.

Artaldea akerrek gidatzen dute beren zintzarri handiekin. Bide osoan zehar, artaldeak bazkatuko diren eremuak kontrolatu behar dituzte artzainek: egun batzuetan, bazka urria izango da, baina beste batzuetan, oraindik batu gabeko zereala badago bereziki, artaldeak gehiegi ez jatea kontrolatu beharko dute, animaliek betekada izan ez dezaten.

Mendez mende, aurrezarritako erritual bat izango balitz bezala, tradizioa errepikatu egin da, duela hamarkada gutxi batzuk aldaketak sartu diren arte: lehen, artalde osoa oinez zihoan bazkalekuraino, eta orain, abeltzain transhumanteetako askok kamioietan daramate; eta lehen, abelbideak ibiltzeko moduko bideak ziren, baina egun, tarte asko desagertu egin dira luberriketarekin, azpiegituren eraikuntzarekin, etab. 

Errege arroilak Los Roncaleses

Audioaren gida Erronkariarren Errege Abelbidea 

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Erronkariarren Errege Abelbidea 

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Erronkariarren Errege Abelbidea 

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Erronkariarren Errege Abelbidea 

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Erronkariarren Errege Abelbidea 

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

9. audioa. RINCÓN DE LAS RALLAS, RALLÓN ETA SANTXIKORROTA MUINOA

Sekulako erakargarritasuna duten malkar handiko paraje hauek garrantzi handia dute Bardeetako hegazti-fauna harkaiztarrarentzat. Izan ere, El Plano-Blanca Alta izeneko Hegaztien Babes Bereziko Gunearen bihotza da, harrapari harkaiztarrak izanik zonalde honetako hegaztirik nabarmengarrienak. Ugalgaraian, gizakien presentzia saihesteko iragaite-murrizketak ezartzen dira, horrela animalien lasaitasuna ahalik eta gehien babesteko sasoi erabakigarri honetan.

Eremu honetan, garrantzitsuak dira sai zuri, arrano beltz, hontz handi eta sai arreen populazioak. Beste batzuen artean, erroiak, belatzak, belatxinga mokogorriak eta buztanzuri beltzak ere aurki ditzakegu.

Santxikorrota muinoa, 425 metroko altuera duelarik, gailur dotorea da, ongi bereizia, eta Bardeetako muinoen ohiko tipologia du. Gailurrean, Santxikorrota gazteluaren aurriak daude. Aurriok 60 zentimetroko lodierako harlangaitz-horman egindako itxitura-harresi batean datzate; hormigoi lodiz Erdi Aroan egindako eraikuntza txikia da, eta lurpeko ganbera angeluzuzen bat du, harlanduz egina eta ganga zorrotz batez estalia.

Uste denez, Santxikorrota gazteluaren eginkizuna inguruko bizilagunak etsaien erasoen aurrean defendatzea zen. Ziurrenik, lurpeko gela txikia “ahanzturaren ziega” bat zen, hau da, gatibuak giltzaperatu eta janaririk eman gabe hiltzen ziren arte uzteko tokia. 

Audio gida Urratsen txokoa

Audioaren gida Rincon de las Rallas, Rallón eta Santxikorrota Muinoa

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Rincon de las Rallas, Rallón eta Santxikorrota Muinoa

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Rincon de las Rallas, Rallón eta Santxikorrota Muinoa

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Rincon de las Rallas, Rallón eta Santxikorrota Muinoa

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Rincon de las Rallas, Rallón eta Santxikorrota Muinoa

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

10. audioa. BIDELAPURRAK ETA GAIZKILEAK BARDEETAN

Gauza jakina da, Antso Azkarraren garaian, Aragoiko eta Gaztelako guduetan borrokatu ziren bidelapurrek eta garai bateko soldaduek Bardeetan hartu zutela babesa.

Kondairaren arabera, Erdi Aroan, Bardeak ia bizilagunik gabeko lurralde zabala zen, eta bertan lapurreta ugari gertatzen ziren. Egoera hau zela eta, Nafarroa eta Aragoiko hogei bat herri mugakidek defendatzeko ermandade bat sortu zuten 1302an. Bere artikuluetako batek hala zion: “Gaizkileei in fraganti heltzen dien horrek urka ditzala, erregearen edo justiziaren agindurari itxaron gabe”.

XV. mendean, beldur gehien sustatzen zuen bidelapurra Sancho de Rota zen (Santxikorrota). Bere burua “Bardeetako errege” izendatu zuen, eta hogeita hamar zaldizko bidelapur-talde bat zuen bere alde. Zelabereei ferrak alderantziz jartzen zizkieten beren jazarleak nahasteko; izan ere, kondairazko zuhurtasuna eta suhartasuna zituela esan ohi da.

Sortu zuen segurtasun-gabezia hain izan zen handia, non Joan II.a erregeak 200 gizonez osatutako partida bat antolatu zuen, eta 1452an, erregearen soldaduak bidelapur guztiak akabatuz joan ziren, Santxikorrota bakarrik gelditu zen arte. Honek, bere mendian bere burua inguraturik ikustean, bere buruaz beste egin zuen sastakai batekin. Gorpua Tuteran ikusgai jarri zen urka batean esekita, Arguedas, Valtierra eta beste herri batzuetan erakutsi ondoren.

Santxikorrotak ospe ona zuen, eta Bardeetako Robin Hood ere esaten zioten, zeren dirudunei lapurtzen omen zien txiroei emateko, eta kronikariek diotenez, “oso adeitsua zen bere biktimekin”.

Ondorengo mendeetan, bidelapurrik odolzaleenetariko bat Marcuello izan zen. Mélidako Escudero jauregian lapurreta egin ondoren, etxeko andrea bizirik erre zuen. Jazarri, atzeman, eta Bardeetako bide batean laurdenkatu egin zituzten bera eta bere aldekoak. Bide hori, gaur egun, Camino del Cuarto edo “laurdenaren bidea” izenaz ezagutzen da.

Moneos izeneko bidelapur famatua ere dago, legatz-kargamentu bat zeraman diligentzia bat ostu eta gero atzemandakoa. Arrainari zerion kiratsagatik aurkitu zuten. 

Bidelapurrak

Audioaren gida Bidelapurrak

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Bidelapurrak

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Bidelapurrak

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Bidelapurrak

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Bidelapurrak

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

11. audioa. JUAN OBISPO BEGIRATOKIA

Toki honetaz gozatu aurretik, jakinarazi egiten dizugu begiratokiaren ertzak ezegonkorrak direla, eta beraz hobe dela gehiegi ez hurbiltzea.

Juan Obispo Begiratokia talaia berezia da benetan, eta bertatik Bardeak antzinatik bereizten dituen paisaia mota biez goza dezakegu: batetik, paisaia tabularra, non El Rallón eta La Ralla (gure eskuinera) eta Pisquerra (aurrez aurre) diren tontorrik garaienak; bestetik, lehorreko laborantza-paisaia eta landaretza naturala, gune militarrean.

Antzina baso handiak zeudela eusten duten kondairak alde batera utzita, Bardeetan egon litekeen landaretza, hots, gizakiaren eragina desagertuko balitz atzi litekeen gehiengo ekologikoa, ez litzateke baso izatera iritsiko. Bardeetako leku gehienetan gehienez espero daitekeena sastraka altua edo gorpuzkera txikiagoko komunitateak dira. Nolabait, gune militarrean litekeen landaretza honen lehen fasea dago, lur-eremu handia hartzen duten artemisa belarzuriak eta Salsola belarrek errepresentaturik.

Baina ezin ahaz dezakegu mendeetan zehar jazotako suteek, zuhaitz-mozketak, egur-erauzketak, ikatz-ekoizpenak, eta paper orea egiteko eta egun desagertutako beste erabilera batzuetarako espartzuaren bilketak landaredian eragina izan dutela.

Orain gauden begiratokitik, natura parkea osatzen duen landare-espezietako gehienak ikus ditzakegu. Honako hauek dira:

- Milazka zuhaiztiak, adibidez Juan Obispo muinoaren magalean ikus daitezkeen urmaeletan.
- Erromero eta ezkai sastrakak, mosaiko bat osatzen albitz-belarrekin, begiratokiaren inguruko bizkar txikietan eta gune militarraren barruan, non artemisa belarzuria eta Salsola belarrak nagusi diren (orban ilun eta grisaxkak osatzen dituzte).
- Espartzu bazkalekuak. Aurrekoek baino orban horixkagoak eratzen dituzten larre gogorrak dira hauek.
- Beste landare-komunitate batzuk, hala nola gatz-lautadak eta putzuetako landaretza.
- Eta, azkenik, nekazaritza-paisaia. 

Juan Obispo begiratokia

Audioaren gida Juan Obispo begiratokia

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Juan Obispo begiratokia

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Juan Obispo begiratokia

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Juan Obispo begiratokia

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Juan Obispo begiratokia

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

12. audioa. LABORANTZA LURRAK

Bardean gazteleraz año y vez esaten zaion bi urteko txandakako laborantza egiten da: zereala urte batean, lugorria edo atsedena beste batean. Greziar eta erromatarrek erabiltzen zuten sistema mediterranearra dugu hau, eta, normalean, lursaila bi zatitan banatzea suposatzen zuen, bata lantzen zen bitartean bestea lugorri uzteko. Azken partzela hau ganaduarentzako bazka gisa erabiltzen zen, eta aldi berean era naturalean ongarritzen zen.

Bardeetan, lehorreko laborantzak nekazaritzako azaleraren %47a suposatzen du, garagarra izanik hemen lantzen den zereal nagusia, baldintza latzetan bizirik irauteko duen gaitasunagatik.

Nekazaritza tradizionalean, lor-animaliak ezinbestekoak ziren. Abere-indarra erabiltzea ohikoa izan zen 1940ko hamarkadara arte. Animaliei, uhaleria konplexu baten bitartez, nekazaritza-lanabes ezberdinak jartzen zizkieten.

XX. mendearen erdialdean, burdinazko gurpildun lehenbiziko traktoreak, ereiteko makinak, uzta-makinak, ongarritzeko makinak, zanpatzeko makinak eta gari-garbitzeko makinak iritsi ziren. Honek lana erraztu zuen, ataza bakoitza burutzeko behar ziren pertsonen kopurua murriztu zuen eta denbora aurreztea posible egin zuen.

Soroak prestatzeko, erein baino lehen, lugorri utzitako lurra atondu egin behar zen. Burutu beharreko beste zereginetako bat ongarritzea zen. Simaurra baratzeetan, mahastietan eta fruta-arboletan erabiltzen zen. Lehorreko lurretan, erabilitako ongarria oso murritza zen. Ongarri kimikoen helduerak lurren etekina handiagotzea ahalbidetu zuen.

Behin lurra prestatuta, ereintza hasten zen. Omiasaindu aldera ekiten zitzaion (azaro inguruan). 1950eko hamarkadara arte, zerealen uzta ekainean hasten zen. Hasteko, garagarra biltzen zen; gero, garia; eta, azkenik, oloa. Tresna gisa, igitaia erabiltzen zen.

Igitariek, noizik behinean zeregin honetarako alokatuak eta Valentzia bezain urruneko lurretatik etorriak, uzta biltzeari ekiten zioten.

Uztaren ostean, familiarik txiroenek soroetako buruxkak biltzen zituzten. Lan hau, lursaileko nekazariak uzta amaitutzat eman eta gero, galburuen bilketan zetzan. Askotan, familia osoa zetorren honaino hilabete batez edo biz, eta andre eta umeek lan gehiena egiten zuten.

Behin uzta bildurik, larrainera garraiatzen zen, eta han eultzitu egiten zen lastoa aleetatik bereizteko. 

Audio Gida Laborantza lurrak

Audioaren gida Laborantza Lurrak

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Laborantza Lurrak

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Laborantza Lurrak

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Laborantza Lurrak

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Laborantza Lurrak

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

13. audioa. PISQUERRAKO BUZTIN-LURRAK

Natura parkeko erdialdeko inguru hauetan buztin-lurrez osatutako formazioak aurki ditzakegu, baina badaude formazioek heldutasun maila altua erdietsi duten hainbat puntu ere.

Buztin-lurra osatzen duen substratuaren higatzeko gaitasun handia dela eta, formatzen milioika urte eman dituzten formazio hauek oso ahulak dira. Beren gainera igotzen saiatu edo gainazaleko egitura sostengatzen duten landareetako bat sustraitik ateraz gero, egunez egun euriaren edo haizearen eraginez gertatzen den higadura bizkortu egingo dugu.

Pisquerrako buztin-lurrak nahitaezko geldialdi bihurtu dira. Beren hauskortasuna dela bide, adierazitako bidetik aldendu gabe jarraitzera gonbidatzen ditugu gure bisitariak.

Buztin-lur hauetatik, kaltzio karbonato edo gatz metaketa handiena duten tokietako batera hurbilduko gara. Gatz honek Bardea Zuria izenaz ezagutzen den erdialdeko depresioa zuriz koloreztatzen du. Gatzezko “zarakar” hauek substratu geologikoan gatzak eta igeltsuak nahastearen ondorio dira, eta baita klimaren idortasunarena ere. Euria denean, substratuko gatza uretan disolbatzen da, eta berehala, beroaren eta intsolazioaren eraginez, geruza geroz eta lodiagoen gainaldean jalkitzen da. Gatzezko zarakarrak ez daude beti ikusgai; urtaroaren, aurreko egunetako euriteen, argitasunaren eta abarren mende daude.

Gatz-ugaritasun honek kalte egiten die laboreei, sustraien bidez ura xurgatzea eragozten duelako eta, askotan, toxikoa izatera irits daitekeelako.

Landare batzuek, xerofiloek hain zuzen (hau da, “lehortasunaren lagunak”), idortasuna ekiditeko egiturak garatu dituzte: kutikula lodi eta isolatzaileak, ile-ugaritasuna, ezkatak, arantza formako hostoak, edota sustrai luzeak. Beste espezie batzuk hazi forman mantentzen dira lehen euriteak iristen diren arte, edo neguan loratzen dira, hezetasun gehiago dagoenean.

Landare halofitoak (hots, gatz-landareak), apur bat haratago iristea lortu dute. Batzuek gatzak barrenetan pilatzen dituzte, kanpoko ura xurgatzea ahalbidetuz; beste batzuek gatzak iraizteko glandulak dituzte; eta beste batzuk ura gordetzen dute barrualdean (kaktusen moduan).

Bardeetan, egokitzapen hauetako hainbat dituzten landareak aurki ditzakegu. 

Pisquerrako buztin-lurrak

Audioaren gida Pisquerrako Buztin-Lurrak 

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Pisquerrako Buztin-Lurrak 

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Pisquerrako Buztin-Lurrak 

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Pisquerrako Buztin-Lurrak 

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Pisquerrako Buztin-Lurrak 

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

14. audioa. LA JUNTA ORDOKIA

Ondoren zerharkatzera goazen barrutiak La Junta du izena. Geologikoki, eskuinetara ikusiko ditugun muinoei “lauzatuak” esaten zaie (gazteleraz, losados), beren malkarretan eroritako hareharri-lauzen kopuru handia dela eta. Gutxika, estratu baxuenetako material buztintsua desagertuz joan zen, eta hareharriak airean “esekita” gelditu ziren, beren pisuagatik apurtu eta erori ziren arte. Malkarretan eroritako hareharrien kopurua hain handia denez, muinoak orain baino askoz ere garaiagoak eta zabalagoak zirela dakigu.

Artzaintzarako lursailak partekatzen zituzten erakunde eskubidedunen arteko gatazkak konpontzeko batzarrak toki honetan bertan egiten ziren. Horregatik du barruti honek La Junta izena (euskaraz, batzarra).

Hasieran, lurralde honen babesa erregearen gain zegoen, baina laster herriak aldizkako batzarrak antolatzen hasi ziren gatazkak konpontzeko. Hauetan, Koroaren ordezkariekin elkarlanean ari izaten ziren (eta batzuetan aurre egiten ere).

XV. mendean Tutera eta Erronkaribarren artean izandako liskarrek gertaera odoltsuak izan zituzten ondorio. Horregatik, Joanes III.a erregeak eta Katalina I.a erreginak herriek beren eskubideak nola egikaritu behar zituzten xedatu zuten. Beranduago Ordenantzak izango zirenaren lehen pausotzat dugu errege-erreginen adierazpen hau. 

Audio Gida La junta ordokia

Audioaren gida La Junta Ordokia

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida La Junta Ordokia

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida La Junta Ordokia

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida La Junta Ordokia

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida La Junta Ordokia

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

15. audioa. EGUARAS BARRUTIA

Ipar-mendebaldera begiratzen badugu, bordaren gainetik, Eguaras barrutia ikusiko dugu. Natura erreserba izendaturik, Valtierraren udal-mugartean dago kokatuta. Ez da natura parkeko parte.

Eguaras barrutian, Peñaflor gazteluaren aztarnak daude. Antso VII.a Azkarrak eraiki zuen Aragoiko muga sendotzeko eta lurrok sufriarazten zituzten bidelapur-partidei aurre egin ahal izateko.

Kondairaren arabera, Nafarroako Doña Blanka, Vianako printzesa, Joanes II.a Gaiztoaren alaba, bertan egon zen gatibaturik, XV. mendearen amaieran Aragoiko printzearekin ezkondu nahi ez izateagatik. Erregeak ogi eta ur giltzaperatu zuen gazteluko dorrean. Gauero, inguruan ardiak zituen Valtierrako artzain batek gazta eta esnea eramaten zizkion. Horrela, printzesak zigorra hobeto jasan ahal izan zuen. Urte batzuk beranduago, esker onez, Doña Blankak gazteluaren inguruko lurrak oparitan eman zizkion. Horrek azaltzen du, sinesmen herrikoiaren arabera, egun lurrok Valtierrako udalarenak izatea eta ez Bardeetako Komunitatearenak.

Eguaras barrutia betidanik izan da jabedun lursaila. Hasieran, Nafarroako errege-erreginena zen eta ehizatzeko zerabilten, eta 1530ean, onibarra Juan de Eguaras Tuterako noblearen esku zegoen jada. Bere abizenak izena ematen dio toki honi. Gaur egun, lursailak duen erabilera nagusia nekazaritza da.

Ikuspuntu ekologikotik, Eguaras barrutia lurraren depresio batekin bat dator. Esteparen erdiko oasi bat ematen du, zeren landaretza mediterraneo oparoa hazi da bertan mendeetan zehar. Gehienbat, alepo pinuz eta Salsola, milazka, artemisa belarzuria eta legeltxorraren moduko espezie endemikoz dago osaturik. Lezkak, espartzudiak eta beste zuhaixka-espezie batzuk ere daude, eta haietan aterpe hartzen dute tamainu ertaineko narrasti eta ugaztunek, hala nola erbiak, untxiak eta basurdeak. Barrutia inguratzen duten eta harresi naturala diruditen malkarretan sai arreak, sai zuriak eta arrano beltzak ere daude.

Aberastasun naturalaz gain, Eguaras barrutiak panoramika zirraragarriak eskaintzen ditu. Duda gabe, jabedun lursaila izateak gaur egun goza dezakegun pinudiaren kontserbazioan lagundu zuen.

Gotorleku honek dorre nagusi bat zuen, gaur arte mantendu dena, eta baita beste hiru dorre txikiago ere. Mendixka koroatzen zuen esparru harresituaz gain, gezileihoak zituen bigarren harresi txikiago bat ere zegoen, eta han ganadua gordetzen zen. Dorre nagusi honen hegoaldean uharka bat zegoen, betunez isolaturik, ura gordetzeko.

Gotorleku honen xede nagusia, Bardeetako besteena bezalaxe, inguruak jagotea zen, eta baita etsaiaren presentziaz ohartaraztea ere, normalean ke-seinaleen bitartez.

Erortzeko zorian dagoen arren, XIII. mendean eraiki zenetik aldaketarik jasan ez duen Erdi Aroko gaztelu bakarra izatea du dohain Peñaflor gazteluak. 

Eguaras barrutia

Audioaren gida Eguaras Barrutia

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Eguaras Barrutia

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Eguaras Barrutia

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Eguaras Barrutia

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Eguaras Barrutia

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

16. audioa. BORDAK

Bardeako paisaiak nekazaritzarako erabiltzen ziren hainbat eraikuntza ere ditu. Hauxe da borden kasua. Jatorriz, aldi baterako bizilekuak izan ziren nekazariei eta beren zamariei babesa emateko, eta haziak eta laborantza-tresnak gordetzeko ere erabiltzen ziren. Traktorearen eta uzta-makinaren agerpenarekin, lanen iraupena izugarri laburtu zen, eta bordak bertan behera utzi ziren.

Beren egitura oso bakuna da: bi gela, sukaldea eta ukuilua, eta beti zabalik egon behar zuen sarrera-ate bakarra (halere, 1926tik aurrera itxita egon daiteke). Gehienek urmael txikiak dituzte hurbil euri-ura gordetzeko. Bai gizakiek eta bai abereek ur hau edaten zuten; beste batzuek uharkak dituzte, soilik gizakien kontsumorako isurketa-urez betetzen diren putzu txikiak.

Parajearen atzealdean, Estroza gaina beha dezakegu, Bardea Zuriaren gainean goratuz. Batez beste, 480 metroko garaiera du. Eratzen duen malkarrean igeltsua, kareharria eta hareharria tartekatzen dira, serie buztintsu bat osatuz. Mendi-adarra koroatuz, 10 metrorainoko lodiera duen legarrezko, hareazko eta lohizko maila bat dago, Aragoi ibaiaren terraza esekirik altuena. Goiko aldean, “kalitxe” izeneko kare-zarakarrak eratzen dira. 

Bordak

Audioaren gida Bordak

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Bordak

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Bordak

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Bordak

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Bordak

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

17. audioa. CASTILDETIERRA MUINOA

Castildetierra izeneko muinoa, Bardea Zuri Beherean, formazio geologiko bakarra da Nafarroan. Bitxia eta interes berezikoa da bere balio paisajistiko eta hezigarriagatik, Bardeetako higadura-prozesu biziak azaltzeko eta arrazoitzeko eredu gisa balio baitu.

Maitagarrien tximinia bat da. Harri bigunez osaturiko zutabe handi naturala da, gehienbat sedimentu-jatorrikoak (buztinak edo lutitak eta tuparriak). Tontorrean, erresistentzia handiagoko hareharri-haitz bat dago, eta zutabea higaduratik babesten du. Formazio mota hauek gizaki baten altuera edo hamar solairuko eraikin batena izan dezakete. Koloreen aniztasuna formazioa osatzen duten mineral ezberdinei zor diegu. Castildetierra muinoan nagusi diren higadura-elementuak euriaren eta ziertzo haizearen indarra dira. Egituraren beheko aldean, hiru karkaba handi ikus daitezke. Narriadura handiagoa ekiditeko, zenbait metrotako distantziatik gozatu behar da naturaren obra honetaz.

Castildetierra inguratuz, “alde triangeluarrak” deritzen bizkar txikiak ikus ditzakegu. Duten makurdurak beren jatorria iradokitzen du. Alde triangeluarren eta Castildetierraren arteko lursail osoa bete bagenezake, jatorrizko mendia berregingo genuke.

Urrunera begiratzen badugu, Monumentu Naturalaren eskuinean, jada itxura piramidalaren beheko zatia baino ez duen maitagarrien tximinia zahar bat ikusiko dugu. Hauxe ote da Castildetierraren etorkizuna? 

Audio Gida Castildetierra muinoa

Audioaren gida Castildetierra Muinoa

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Castildetierra Muinoa

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Castildetierra Muinoa

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Castildetierra Muinoa

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Castildetierra Muinoa

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

18. audioa. CORTINAS SAKANA

Toki honetaz gozatu baino lehen, kontu handiz ibiltzea eta sakanaren ertzetara ez hurbiltzea aholkatzen dizugu.

Sakanek berezko bizitza duten Bardeetako paisaiako elementuak dira: jaio, hazi, ugaldu eta beste sakan batean edo Ebro ibaian hiltzen dira. Oso modelatze dinamiko eta aldakorra da, batik bat higadura hidrikoaren prozesuengatik. Egindako ikerketetan, urtero eta hektarea bakoitzeko ia ehun tona material higatzen direla zenbatetsi da.

Sakanaren hondoan, gainazaleko “egitura-zarakar” bat ikus dezakegu. Zarakar hau euriteek eragindako korronteek herrestan eramandako sedimentuek osatzen dute. Milazka-talde handi bat ere ikusiko dugu, lehorteak eta aldizka urez betetzen diren eremuetan sarriak diren gatz-lurzoruak ongi jasaten dituen zuhaixka baita. Bere izenak, gazteleraz, “nire euskarria zara” esan nahi du, kostalde eta ibaien alboko hareazko maldak bermatzeko erabiltzen baitzen. Bere adartxoak eta azala, egosirik, beherakoa tratatzeko idorgarri gisa erabili izan dira medikuntza tradizionalean.

Sakanean gora, Salsola belarrak daude, izan ere, gatz eta nitrogenoan oparoak diren lurretan ugari aurki daitezke. Nitrogenoa laboreen eta ganaduaren gorotzen ondorioz agertzen da. Landareok ardiek bazkatzen dituzte, eta hauek, era berean, landarea barreiatzen laguntzen dute.

Zorte ona badugu, sakanaren hondoan zehar egiten ari garen ibilaldian hegazti ezberdinak behatu ahal izango ditugu, hala nola buztangorri iluna, erlatxoria, txoka arrunta edo buztanzuri horia. 

Audio Gida Cortinas sakana

Audioaren gida Cortinas Sakana

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Sakana

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Sakana

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Sakana

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Sakana

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

19. audioa. CORTINAS URTEGIA ETA CORTINAS MUINOA

Begiratu batean eman dezakeenaren aurka, Bardeak ez dira basamortu bat eta aniztasun eta konplexutasun handiko landare eta abereen komunitateen sostengu diren eta estepa-izaera duten hainbat eremu heze dituzte. Bardeetako urmael eta urtegi gehienak artifizialak dira, baina denboraren poderioz naturalizatu egin dira, Cortinas urmaela bezala. Ibairako irteerarik ez duten eta Ebroko haranean ohikoak diren sistema endorreikoen erakusgarri aparta da urtegi hau. Bere naturaltasunak hezeguneak eskaintzen dien baliabideen eta babesaren beharra duten abereak erakartzen ditu. Balio ekologiko handia du, hiru landaretza-gerrikoak baititu: urpekoa, urlehortarra eta gainerakorra. Cortinas urtegiak bere inguru hezea baino handiagoa den eremu ekologiko bat biologikoki orekatzen du.

Bardeetako aintziretako landarediak eraztun itxurako antolamendu bitxia du. Espezie ezberdinak gazitasun eta hezetasun gradiente baten arabera kokatzen dira.

Cortinas urtegian, ongi bereizitako lau landaredi-eraztun daude:
Gatz-lautadak: zuhaixka txiki eta mamitsuz osaturik daude, adibidez beira belarra, hosto zukutsuen muluak eta sahats ilun sastrakak.
Milazkadiak: urtegia ia osorik inguratzen duen milazka-zuhaizti bat dago.
Ihitzak eta lezkadiak: milazkadiaren alboan eraztun bat osatuz ere agertzen dira, eta gunerik sakonenetan lezkak eta lezka hostozabalak edo ezpata-belarrak agertzen dira.
Ur iraunkorrak: bertan, uretako buruxkak beha daitezke.

Cortinas muinoak eta bere malkarrean dagoen karkaba-eremuak gortina edo errezelekin duten antzari zor diote izena. Muinoaren inguruetan, erromeroaren eta ezkaiaren moduko landare aromatikoz osatutako sastraken gailentasuna nabarmentzekoa da. Haiekin batera, lekugia eta hainbat graminea daude, hala nola espartzuak. Penintsulako toki idorretako endemismoak ere aurki ditzakegu, esaterako kardaberak, Limonium landarea eta Salsola belarrak.

Cortinas inguruan beha daitezkeen hegaztiei dagokienez, nabarmentzekoak dira zingira-mirotza edo uroilanda handia, nahiz eta, izatez, ohikoenak kopetazuriak eta uretako eta lohietako hegazti-espezieak izan. 

Audio Gida Cortinas urtegia

Audioaren gida Cortinas Urtegia

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Urtegia

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Urtegia

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Urtegia

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinas Urtegia

- Hizkuntza German
- mp3 formatua

20. audioa. CORTINILLAS MUINOA

Cortinillas muinoa Bardeetako lekuko muinoen adibide paregabea da, sedimentazio-geruza ezberdinak koloreka bereiz baititzakegu. Geruza hauen antolaketak eta beren konposaketak landare eta animalien komunitate bereizgarriak inplikatzen dituzte.

Geruzotan, eratzen dituzten lutitak, margak, hareharriak eta igeltsuak bereiz ditzakegu. Inguruneko tenperatura altuak direla eta, jalkitako materialetako burdina oxidatu egiten da, kolore gorrixketan antzeman dezakegunez.

Muinoetako goiko aldean, higadura laminarra eta leuna da. Bizkarretan, egutera eta laiotzen eragina bistakoa da. Eguterek oso higatutako malda pikoagoak dituzte, malkarrak eta badland-ak (edo buztin-lurrak) eratzen dituzten karkaba oso sakonak sorraraziz. Laiotzetan, ordea, landareen estaldura askoz trinkoagoa da eta maldak leunagoak dira, higadura laminarra txikiagoa baita. Hala ere, nahiko bizia da hemen ere.

Egun, Cortinillas da tontorreraino igo daitekeen muino bakarra. 370 metro ditu itsasoaren mailatik gora, eta bere inguruan hedatzen den sakanaren gainetik 65 bat metro gailentzen da. Cortinillas muinotik eduki dezakegun 360 graduko panoramika apartekoa da, eta erdialdeko depresioa inguratzen duten muino eta lautada guztiak behatzea ahalbidetzen digu.

Muinoaren inguruetan, nabarmengarriak dira espartzuak (deprimituriko eta drainatze urriko lurzoruen adierazgarria) eta erromeroak (kare-substratuen adierazgarria).

Isilean gelditzen baldin bagara, udaberrian bereziki, hainbat txoriren kantuaz gozatu ahal izango dugu. Besteak beste, erlatxoria eta landa-txirta entzun ahal izango ditugu eta, zorte eta pazientziaz, kutturlio arrunta eta kutturlio mokolaburra ikusiko ditugu. Landareen artean ostendurik, txitxarrak, sastraka-kilkerrak eta koleopteroak aurkituko ditugu. 

Cortinillas muinoa

Audioaren gida Cortinillas Muinoa

- Hizkuntza euskara
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinillas Muinoa

- Hizkuntza gaztelania
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinillas Muinoa

- Hizkuntza ingelesa
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinillas Muinoa

- Hizkuntza frantziako
- mp3 formatua

Audioaren gida Cortinillas Muinoa

- Hizkuntza German
- mp3 formatua